Oraindik ere eros daitezke Favresse eta Villanueva eskalatzaileen solasaldirako sarrerak

Julene Frantzesena 2022ko ots. 14a, 10:34

Niko Favresse eta Sean Villanueva.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruko solasaldia izango da asteazkenekoa. Punta-puntako eskalatzaile eta musikari belgikarrek 20:00etan hasita eskainiko dute hitzaldia.

Lagun Onak Mendi Bazkunaren Mendiko Ahotsak solasaldi zikloaren barruko beste hitzordu bat izango da asteazkenean Azpeitian. Zehazki, Nico Favresse eta Sean Villanueva eskalatzaile eta musikariak izango dira Soreasu antzokian.

20:00etan hasita eskainiko dute hitzaldia punta-puntako bi kirolari belgikarrek, eta hara joan nahi dutenek oraindik ere badute sarrerak erosteko aukera; hamasei eurotan eros daitezke Kulturaz.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide