'Hurrengo geltokia' film laburra emango dute larunbatean Soreasun

Julene Frantzesena 2022ko ots. 15a, 08:05

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek egindako filma 18:30etik aurrera ikusi ahal izango da. Eguneroko monotoniari kritika egitea da proiektuaren xedea, horri buruzko gogoeta eginaraztea. 

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek egindako Hurrengo geltokia film laburra ikusi ahal izango da larunbatean, Soreasu antzokian, 18:30ean hasita. Filmaren eta haren gaineko azalpenen bideoaren emanaldia ordubete ingurukoa izango da, eta ez da sarrera ordaindu beharko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteak Auzolanean programa tarteko ari dira filma herriz herri ematen, eta Azpeitian egingo du geldialdia aste honetan. Filma berezia da; izan ere, elkarrizketarik ez du lanak, irudiekin adierazten da kontakizuna. Eguneroko monotoniari kritika egitea da proiektuaren xedea, horri buruzko gogoeta eginaraztea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide