Kaos Urbano eta State Alerta taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Sanagustinen

Julene Frantzesena 2022ko ots. 16a, 08:53

Kaos Urbano taldea.

Bi taldeek punk eta oi! doinuak eskainiko dituzte zapatuan, 21:00etan hasita. Zuzenekoetarako sarrerak salgai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Punk eta oi! doinuek hartuko dute zapatuan Sanagustin kulturgunea. Kaos Urbano eta State Alerta musika taldeek zuzenekoak eskainiko dituzte, 21:00etan hasita. Sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, hamabi euroren trukean.

Kaos Urbano Alcobendaseko (Madril) taldea da, eta 90eko hamarkadatik punk eta oi! doinuak plazaratzen ari da –pare bat urteko etena egin zuen taldeak 2008 eta 2010 artean–. Azken diskoa, Suburbiales, 2019an kaleratu zuen taldeak.

State Alerta, berriz, 2016an Abadiñon (Bizkaia) sortutako puntk taldea da. Punk musika egiten du taldeak, eta lehen diskoa 2018an kaleratu zuen. Cuchillas y alambradas diskoa, berriz, 2020an kaleratu zuen taldeak.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide