Etumetatik Azpeitira mendi irteera antolatu du Baigerak

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 14a, 11:43

Otsailaren 26an egingo dute ibilaldia. Etumetara autobusez joango dira, eta handik Azpeitira oinez egingo dute irteera. Zabalik dago izen ematea.

Baigera jubilatuen elkarteak mendi irteera antolatu du Etumetatik Azpeitira. Otsailaren 26an, larunbata, egingo dute txangoa. Lehenik, autobusez joango dira Etumetara; 08:30ean abiatuko da autobusa San Martin egoitzaren aurretik. Behin Etumetara iritsita, handik oinez abiatuko dira partaideak, eta Odria auzoan barrena, Azpeitira joango dira. Ibilaldia amaitzean, kiroldegian hamaiketakoa egingo dute. Ibilaldian parte hartzeko, hamar euro ordaindu beharko da. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea; ohiko lekuan eman behar da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide