Martxoaren 18an izango dira Ezpalak eta Madeleine taldeen kontzertuak

Julene Frantzesena 2022ko ots. 14a, 12:41

Ezpalak musika taldeko kideak. (Ezpalak)

Lukiek taldea ordezkatuko du Madeleinek. Izan ere, berez otsailaren 26an ziren Lukiek eta Ezpalak emanaldiak eskaintzekoak. Sarreraren dirua eskuratu nahi dutenek badute horretarako aukera.

Otsailaren 26an ziren Lukiek eta Ezpalak kontzertuak eskaintzekoak, baina bi aldaketa izango dira: kontzertuak martxoaren 18an, ostiralez, izango dira, eta Lukiek taldearen ordez Madeleine izango da agertokian. 21:00etan hasiko dira emanaldiak.

Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, data aldaketa dela-eta norbaitek sarreraren dirua eskuratu nahi badu, ebeloki@kulturaz.eus helbidera mezua idatzi beharko du, martxoaren 11 baino lehen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide