Hamahiru dominarekin itzuli dira Andoaindik musika eskolako piano ikasleak

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 15a, 07:54

Andoaingo jaialdian aritu diren musika eskolako ikasleak eta irakasleak. (Juan Antxieta musika eskola)

Joan den asteburuan egin dute urteroko piano jaialdia, eta Juan Antxietako arduradunak gustura agertu dira, ikasleek "emaitza oso onak" lortu dituztelako.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek urteko hitzordurik berezienetakoa izan dute joan den asteburuan. 800dik gora ikasle aritu ziren denera zapatuan eta igandean Andoaingo Piano Jaialdiaren XVII. edizioan, eta Azpeitiko musika eskolako hamabost ikasle izan dira aurten Bastero aretoko oholtzara igo direnak.

Juan Antxietako arduradunak gustura agertu dira, ikasleek "emaitza oso onak" lortu dituztelako. Hamahiru domina eskuratu dituzte Azpeitiko ikasleek Andoainen, urrezko hiru eta zilarrezko hamar, eta musika eskolako arduradunek Andoainen aritu diren guztiak zoriondu dituzte egindako lanarengatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide