'Zer ari da gertatzen Donbassen eta Ukrainan?' hitzaldia izango da etzi Gaztetxean

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 16a, 08:32

Azpeitiko Gaztetxea.

Euskal Herria-Donbass Komitekoek eskainiko dute solasaldia, 18:00etan hasita.

Nazioarteko gaurkotasunari lotuta, Ukraina hizpide nagusia izaten ari da azken asteetan, eta Azpeitiko Gaztetxean ere hizpide izango da Ukraina etzi.

Hain zuzen ere, Euskal Herria-Donbass Komitearen eskutik landuko dute gaia ostiral arratsaldean, Zer ari da gertatzen Donbassen eta Ukrainan? hitzaldia eskainiko dute Euskal Herria-Donbassekoek, 18:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide