40 MLK lasterketan EMF Ultra Txapelketa lehiatu nahi dutenentzako baldintzak zehaztu dituzte

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 16a, 11:43

Jone Urkizu mendi lasterkaria, lanean. (40 MLK)

Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan erroldatuta eta federatuta dauden kirolariek har dezakete parte txapelketan. Gainera, mendi lasterketetan aritzeko gaitasuna adierazten duen mediku txostena ere aurkeztu beharko dute horiek, denboraldi honen hasieran eskuratutakoa. 40 MLK Ultra Txapelketarako lehiatu gabe egin nahi dutenek ez dute halakorik aurkeztu beharko.

Urtarrilean jakinarazi zuten Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek maiatzaren 14an Azpeitian egingo den proba aukeratu zuela Euskal Mendi Federazioak (EMF) bere Ultra Txapelketa jokatzeko. Orain, txapelketa horretan lehiatu nahi duten kirolariek bete beharreko baldintzak zehaztu dituzte.

Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan erroldatuta eta federatuta dauden kirolariek har dezakete parte EMF Ultra Txapelketan. Gainera, mendi lasterketetan aritzeko gaitasuna adierazten duen mediku txostena ere aurkeztu beharko dute horiek, denboraldi honen hasieran eskuratutakoa.

40 MLK Ultra Txapelketarako lehiatu gabe egin nahi dutenek ez dute halakorik aurkeztu beharko. Probaren amaieran, bi sailkapen argitaratuko dituzte, 40 MLK lasterketa osatzen duten kirolari guztiena bata, eta EMF Ultra Txapelketan lehiatzeko baldintzak betetzen dituzten kirolariena, bestea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide