280 lagun eta giro aparta, Favresse eta Villanueva eskalatzaileen emanaldian

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 17a, 08:30

Nico Favresse eta Sean Villanueva eskalatzaile eta musikari belgikarren saioa izan da Soreasu antzokian, Lagun Onak Mendi Bazkunaren Mendiko Ahotsak zikloaren barruan. Ia bi ordu eta erdiko emanaldia eskaini dute, eta gozatu ederra hartu dute ikus-entzuleek.

Lagun Onak Mendi Bazkunaren Mendiko Ahotsak solasaldi zikloaren barruko beste hitzordu bat izan zen atzo, asteazkena, Azpeitian. Hain zuzen ere, Nico Favresse eta Sean Villanueva eskalatzaile eta musikariak izan ziren Soreasu antzokian. Jendetza bertaratu zen punta-puntako bi kirolari belgikarrak entzutera: zehazki, 280 lagun elkartu ziren saioan. 20:00etan hasita, ia bi ordu eta erdiko emanaldia eskaini zuten mendizaleek, eta jendeak gozatu ederra hartu zuen. Euskal Herriarekiko lotura ere egin zuten belgikarrek: izan ere, Aldapan gora eta Txoriak txori abestiak jo zituzten zuzenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide