Azpeitiko Udal Musika Bandak, Banda Gazteak, Julian Barrenetxea abesbatzak, Juan Antxieta musika eskolak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak karnabaletako kontzertua eskainiko dute igandean, 12:30ean hasita, Soreasu antzokian. Aurretik, 12:00etan hasita, baina, kalejira egingo dute musika eskolako txilibitu-jotzaileek eta bi bandek.
Emanaldiak bi zati izango ditu: lehen zatian, kaldereroetako kantak joko dituzte Udal Musika Bandako nahiz Banda Gazteko kideek, musika eskolako abesbatzako kideen doinuek lagunduta; bigarren zatian, berriz, karnabaletako kantak izango dira nagusi, eta horiek Julian Barrenetxeako abeslariek kantatuko dituzte. Gainera, emanaldi guztian zehar, argazki elkarteko kideek inauterien aurreko edizioetan ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira pantailan.
Honako hau da Soreasun eskainiko duten emanaldian entzun ahal izango diren doinuen zerrenda:
- Hungariar kanta (R. Sarriegi)
- Kaldereroen konpartsa (R. Sarriegi)
- Kaldereroen koruak II eta III (R. Sarriegi)
- Konpontzailea (J. A. Antero)
- Mazurka (R. Sarriegi)
- Trapu zaharrak (J. M. Iparragirre)
- Sasikoipetsu (J. M. Udakiola)
- Goiz-eresia (J. I. Aldalur)
- Lolita (J. I. Aldalur)
- Sarralle buru haundi (Herrikoia)
- Bihotz eritua (Herrikoia)
- Iriyarena (Herrikoia)
- Pello Bixente (Herrikoia)
- Txarri baten gibela (Herrikoia)
- Sagardo tokian (J. I. Aldalur)