Martxan da Neguko Outleta

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 17a, 18:47

Denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da gaurtik larunbatera bitartean, herriko 37 saltokitan. "Herriko merkataritza bizirik mantentzen laguntzeko" asmoz antolatu du ekintza Bertan merkatarien elkarteak.

Martxan da Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak antolatutako Neguko Outleta. Denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da gaurtik larunbatera bitartean. Ekintzarekin bat egin duten 37 saltokitan eskuratu ahal izango dira eskaintza berezi horiek.

Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta eguraldiak laguntzen badu, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.

Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, "aukera paregabeak" izango dira outletean, eta gainera, "herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu" ahal izango da.

Hona hemen outletean parte hartzen ari diren denden zerrenda, arloka bereizita:

Osasuna eta edertasuna:
-Artetxe-Bastida farmazia
-Valverde drogeria

Dekorazioa:
-Urbistondo margoak

Teknologia eta etxerako tresnak:
-Esnaola Tien 21

Kirola:
-Aitzaki
-Euskadi Sport
-Jostaldi
-Mugi

Oinetakoak:
-Arrospide
-Edurne
-Furundarena

Optikak:
-Iosu
-Ostadar

Mertzeriak:
-Alar
-Ilargi
-Kotoi
-Mina
-Nerea eskulanak
-Romaes

Moda:
-Alzuaran
-Arku
-Azkue
-Babesa
-Biur
-Bossi
-GEU
-Kaïoa
-Koket
-NKN
-Zume
-Zuri-Beltz

Haur moda:
-Arantxa
-Tilin-Talan
-Ufito

Bitxitegiak:
-Disdira
-Ordulari

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide