Jubilatuen eta Pentsiodunen plataformak sinadura bilketa egingo du bihar

Ihintza Elustondo 2022ko otsailaren 21a

Pentsiodunek gaur egin duten elkarretaratzea.

Sinaduren bidez, pentsio publiko duinak berma ditzatela eskatuko diote Diputatuen Kongresuko ordezkariei. Plazan izango dira bihar, 11:00etatik 12:30era.

Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen plataformak sinadura bilketa egingo du bihar, asteartea, plaza nagusian, 11:00etatik 12:30etara bitartean. Sinadura horien bitartez, honako eskaera hauek egingo dizkiote Diputatuen Kongresuko ordezkariei: 2022. urtean eta hurrengoetan, berma dezatela pentsioen eros ahalmena, KPIa igotzen den neurrian pentsioak ere igo daitezen; pobrezia mailatik beherako pentsiorik ez dadila egon; eta pentsio publiko duinak berma ditzatela, pribatutasuna saihestuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide