Badatoz karnabalak, eta haren batera, sokamuturra. Ia bi urteren ostean –azaroan Errebalean egin zen sokamuturra da salbuespena–, udal langileak sokamuturrerako hesia jartzen ari dira herriko hainbat gunetan. Igandean, astelehenean eta asteartean izango da zezena kalean.