Vulk eta Tatxers taldeen kontzertuak 21:00etan hasiko dira

Anartz Izagirre 2022ko ots. 24a, 11:21

Vulk taldearen irudi bat.

Kulturaz kooperatibak ordubete atzeratu ditu zuzenekoak; beraz, 21:00etan hasiko dira kontzertuak. Oraindik ere eskura daitezke sarrerak hamahiru euroren truke.

Bihar, ostirala, bi euskal talderen kontzertuak ikusteko aukera izango da Sanagustin kulturgunean: Vulk eta Tatxers musika taldeak izango dira agertokian. Kulturaz kooperatibak ordubete atzeratu ditu zuzenekoak; hain zuzen ere, 21:00etan hasiko dira emanaldiak.

Alde batetik, Bilboko Vulk taldea igoko da agertokira. Andoni de la Cruzek, Alberto Egiluzek, Julen Alberdik eta Jangitz Larrañagak osatzen dute laukotea, eta aurten kaleratu dute Vulk ez da deituriko beren azken lana. Bestetik, Iruñerriko Tatxers taldeak eskainiko du kontzertua kulturgunean. 2019an eman zituen taldeak lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten Garaipen Kutrea deituriko lehen maketa; iaz atera zuten, bestalde, Hiruzpalau amets berri biniloa. Martin Zirizak, Jon Salinasek eta Iñigo Soriak osatzen dute taldea.

Kontzertuetarako sarrerak eskuragarri daude Kulturazen webgunean, hamahiru euroren trukean.

Hona hemen bi taldeen bideoklip bana:

Vulk - Vulk ez da

Tatxers - Goizean oskorri

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide