Gernikara ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak

Ihintza Elustondo 2022ko ots. 22a, 10:53

Martxoaren 17an egingo dute irteera, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Lehenik bisita gidatua egingo dute Gernikan, eta ondoren, Lekeitiora joango dira bazkaltzera.

Baigera jubilatuen elkarteak egun-pasa antolatu du Gernikara (Bizkaia). Martxoaren 17an, osteguna, egingo dute irteera. Lehenik, Gernikako herrian bisita gidatua egingo dute. Ondoren, eguerdi aldera, Lekeitiora (Bizkaia) joango dira, eta Engaña jatetxean bazkalduko dute. Bazkalostean, Lekeitio ikusteko denbora izango da.

Bidaiak 30 euroko prezioa izango du, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Egunean bertan, 08:30ean abiatuko dira San Martin egoitzaren paretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide