Bihar egingo dute otsaileko odol ateraldia

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 22a, 15:28

Parrokiaren Soreasuko lokalaren sarrera. Hor egingo dituzte odol ateraldiak bihar ere.

17:00etatik 21:00etara aterako dute odola Parrokiaren Soreasuko lokalean, baina joateko asmoa duten odol emaileek goizean hartu beharko dute txanda, 08:30etik 13:00etara 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Otsaileko odol ateraldia egingo dute bihar, asteazkena, Azpeitian, Parrokiaren Soreasuko lokalean –Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago sarrera–, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Odola eman nahi duten herritarrek, baina, izena eman behar dute aurrez, hitzordua hartzeko. Bihar bertan eskatu beharko dituzte hitzorduak, 08:30etik 13:00etara 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide