Errendimendu eta Udaberri txapelketetako bi pilota partida izango dira zapatuan Azpeitian. Asteburu honetan, baina, ezohiko pilotalekuan jokatuko dituzte norgehiagokak: Betharrametako frontoian izango dira, 16:00etan hasita. Infantilen bigarren mailako partida bat eta kadeteen lehen mailako beste bat izango dira, hain zuzen ere.