Bulego taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 30ean

Julene Frantzesena 2022ko ots. 26a, 08:59

Bulego taldea.

Azkoitiko taldeak Erdian oraina biraren barruan eskainiko du zuzenekoa, 22:00etan hasita, eta dagoeneko eskura daitezke emanaldirako sarrerak Kulturaz.eus webgunean.

Bulego musika talde ezagunak kontzertua eskainiko du apirilaren 30ean, larunbatez, Sanagustin kulturgunean. Azkoitiko taldeak Erdian oraina biraren barruan eskainiko du zuzenekoa, 22:00etan hasita, eta dagoeneko eskura daitezke emanaldirako sarrerak Kulturaz.eus webgunean, hamahiru euroren trukean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide