Karnabalak 2022

Salgai daude zapatuko umeentzako jolas parkerako sarrerak

Julene Frantzesena 2022ko ots. 23a, 14:13

Haur batzuk jolasean, 2020ko karnabaletako parkean.

11:00etatik 20:00etara bitartean izango da gunea irekita, eta hara joan nahi dutenek aurrez txanda erreserbatu beharko dute. Bost txanda jarri ditu udalak, eta horietako bakoitzerako sarrera bi euro ordaindu beharko da.

Zapatuan, egun osoan zehar, haurrentzat eta gaztetxoentzat jolas parkea izango da Izarraitz pilotalekuan. 11:00etatik 20:00etara bitartean izango da gunea irekita, eta hara joan nahi dutenek aurrez txanda erreserbatu beharko dute.

Udalak bost txanda zehaztu ditu, karnabalen atariko egunean martxan izango den parkerako. Herritarrek 11:00etako txandan, 12:30ekoan, 16:00etakoan, 17:30ekoan eta 19:00etakoan joan ahal izango dute hara. Sarrerak Azpeitiko Udalaren webgunean eskura daitezke sarrerak, bi euroren trukean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide