Ostegun Gizen eguna aukeratu du Azpeitiko Leherkaitz musika taldeak Hementxe dala! kantu berria aurkezteko. Youtuben jarri dute entzungai. Festarako deia da kantua, eta izenburuak zein grabazioari jarri dioten irudiak adierazten duten moduan, bereziki Azpeitian hastear diren Karnabal jaietarako deia.
Kantua etxean grabatu dutela jakinarazi dute Leherkaitzekoek, "ahal genuen moduan eta kutre samar, baina tira".