Karnabalak 2022

Udaletxea, karnabaletarako apainduta

Mailo Oiarzabal 2022ko ots. 25a, 08:46

Udaletxearen fatxadako leihoak eta balkoiak koloretako oihalez jantzita. (Ihintza Elustondo)

Atzo apaindu zituzten fatxadako leiho eta balkoi guztiak, koloretako oihalekin.

Atzerako kontaketa betean sartuta dabil Azpeitia, bi urte eta gero berriro Karnabal festak ospatzeko prestatzen. Astean zehar apaintzen joan dira erakusleihoak, eta zezenerako hesiak jarri dituzte, besteak beste.

Udaletxea ere festarako jantzita dago atzodanik. Iaz ez bezala, aurten koloretako oihalez jantzi dituzte eraikinaren fatxadako leiho eta balkoi guztiak. Gainera, Azoka Plazaren etxaurrea hainbat kolorez argiztatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide