Karnabalak heldu dira San Martin egoitzara ere. Atzo hasi zituzten jai giroko ospakizunak hango langileek zein egoiliarrek, eta Ostegun Gizen eguna zela aprobetxatuz, torradak jan zituzten. Horrez gain, Nagusilan erakundeko Jon Lasaren bisita ere izan zuten egoitzan; hura arduratu zen inauteri giroa jartzeaz.
(Argazkiak: San Martin egoitza)