Karnabalak 2022

Iritsi dira horrenbeste esperotako karnabalak

Maialen Etxaniz 2022ko ots. 25a, 14:35

Festa usaina nabaria da herriko kaleetan, eta badirudi inoiz baino indar gehiagorekin lehertuko dela festa. Iaz data hauetan bestelakoa zen egoera, eta tristura eta nekea ziren nagusi Azpeitiko kaleetan osasun egoerak baldintzatuta karnabalik ez zegoelako. Orduko hartan, karnabalak modu berezian bizi dituzten hiru herritarrekin elkartu zen Erlo Telebista, eta aurten ere haiekin egon da, horrenbeste esperotako festen atarian dituzten sentipenak eta asmoak ezagutzeko.

Aurten bai, aurten karnabalak ospatuko dira Azpeitian, eta dagoeneko festa usaina nabari da herriko kaleetan. Saltokietako erakusleihoak kolorez eta apaingarriz jantzi dituzte. Udaletxea ere festak hartzeko prest dago, oihalez jantzi baitituzte eraikinaren leihoak eta balkoiak, eta bart kolorez argiztatu dute Azoka Plaza, karnabalak ate joka daudela iragarriz. Sokomuturrerako hesiak ere prest daude.

Iaz data hauetan bestelakoa zen egoera, eta tristura eta nekea ziren nagusi Azpeitiko kaleetan osasun egoerak baldintzatuta karnabalik ez zegoelako. Orduko hartan, karnabalak modu berezian bizi dituzten hiru herritarrekin elkartu ginen, eta aurten ere haiekin egon gara, horrenbeste esperotako festen atarian dituzten sentipenak eta asmoak ezagutzeko.

Alex Berasategik azaldu duenez, sokamutilek dagoeneko dena prest dute, eta berak zezenaren aurrean igaroko ditu karnabalak, Belen Zendoiari iritsi zaio duela bi urte sortutako jantziak armairutik ateratzeko garaia. Karnabalak noiz iritsiko zegoen, eta orain festaz gozatzeko irrikaz dagoela dio. Astelehen karnabala berpizten ari diren horietako bat da Esteban Canpos, urteak baitaramatza Astelehen Karnabaletako desfilean parte hartzen. Festen atarian, hunkituta dagoela aitortu du, eta festaz gozatzeko dei egin die herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide