Karnabaletako egitarauaren barruan, haur parkea dago zabalik gaur, zapatua, egun osoz Izarraitz pilotalekuan. Puzgarriak, futbolina eta bestelako jolasak daude jarrita bertan haur eta gaztetxoentzako. Goizean 11:00etan zabaldu dute haurrentzako parkea, eta 20:00ak arte egongo da zabalik. Hara joateko, ordea, aurrez txanda erreserbatu behar da sarrera bi euro ordainduta. Sarrerak Azpeitiko Udalaren webgunean eskura daitezke sarrerak, bi euroren trukean.