Berdinketa Lagun Onakeko gizonen talde nagusiarentzat

Nerea Uranga 2022ko ots. 26a, 20:31

Lagun Onakek Portugaleteren kontra jokatu du gaur Garmendipen.

Espainiako futboleko Hirugarren Mailako Lagun Onakek gaur jokatu du Garmendipeko futbol zelaian, 17:00etan hasita, Portugaleteren kontra.

Multzoko sailkapeneko liderraren, Portugaleteren, kontrako norgehiagoka jokatu du gaur Lagun Onakeko gizonen talde nagusiak. Berdinketa egin dute, 1 eta 1.

Partidaren aurreneko zatian sartu dituzte golak bi taldeek. Etxekoek estreinatu dute markagailua, Manexek sartu du gola Portugaletekoen atean. Gero, ordea, aurkariek berdinketa eman dien gola sartu dute Lagun Onakekoen atean, eta bana eginda iritsi dira atsedenera. Nahiko pareko aritu dira bi futbol taldeak aurreneko zatian, eta nahiko intentsoa eta interesgarria izan da Garmendipen jokoa.

Bigarren zatian, berriz, ez dute izan aukera garbirik bi taldeek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide