Alde Zaharreko kaleak eta herriko plaza elegantez jantzitako herritarrez bete da gaur eguerdi artean. Pandemiak eragindako egoera tarteko, iaz ez zen karnabalik ospatzeko aukerarik izan, eta aurten gogoz atera dira herritarrak dotore jantzita kalera.
12:00etan sokamuturra izan da, eta Lopene ganadutegiko zezena ibili da herriko plazan. Jende ugari bildu da sokamuturra ikustera. Zezena erretiratu ostean, Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen kalejira eta dantzak izan dira. Dantzarien konpartsarekin batera, Lagun Onak mendi bazkunaren 75. urtemuga gogoratuz karroza atera dute kalera, estrainekoz.
Plazan, Jai Karnabal egunez egin ohi den moduan, herriko presoak gogoan eta haien eskubideak aldarrikatuz, elkarretaratzea egin dute plazan.
Festa girorik eta umorerik ez da falta aurten Azpeitiko Jai Karnabalean.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)