Urtebeteko etenaren ondoren, elegante igaro dute herritarrek Jai Karnabala, eta aspaldiko betekadarik handiena hartu dute herriko txokoek. Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen kalejiraren ondotik, jendez bete dira kaleak, eta Erlo Telebistak osatu duen bideoan ikus daitekeen moduan, herritarrek festa gosez ziren eguerdirako. Artzain-inudeenketa danborjoleek kalejira egin dute Itsasi dantza taldearen eskutik, eta sansebastianetako karroza ere ikusgai izan da. Bestalde, sokamuturra ere izan da protagonista goizean zein arratsaldean. Askotariko irudiak utzi ditu Jai Karnabalak, eta egunean zehar hartutako irudiekin zein herritarren hitzekin honako bideo hau osatu du Erlo Telebistak.