Emaitza bikainak eskuratu dituzte azpeitiarrek atletismoko Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan

Anartz Izagirre 2022ko ots. 28a, 11:01

Naiara Tena, Julen Azpiazu eta Bingen Aranbarri, Pedro Muñoz entrenatzailearekin. (Xeye)

Nora Zubillagak urrea lortu zuen 800 metroko lasterketan, Naiara Tenak zilarra 400 eta 200 metroko probetan, eta Julen Azpiazuk brontzea 800 eta 1.500 metrokoetan. Donostian jokatu zuten txapelketa, larunbatean.

Joan den larunbatean, hilak 26,  16, 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa jokatu zuten Donostian, eta Xeye atletismo taldeko azpeitiarrek sekulako garaipenak erdietsi zituzten bertan. 18 urtez azpikoen mailan, Nora Zubillagak urrea eskuratu zuen 800 metroko lasterketan, eta 20 urtez azpikoen mailan, bi azpeitiar izan ziren jaun eta jabe: Naiara Tenak zilarrezko domina lortu zuen 400 eta 200 metroko lasterketetan, eta Julen Azpiazuk brontzea 800 eta 1.500 metroko probetan. Horrez gain, Bingen Aranbarri azkoitiarrak ere urrezko domina lortu zuen 800 metroko lasterketan, eta brontzezkoa 1.500 metrokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide