Karnabalak 2022

Azpeitiko karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoak badu irabazlea

Uztarria.eus 2022ko mar. 1a, 12:53

Herriko karnabalen bueltako 11 galdera erantzuteko aukera izan dute herritarrek, eta parte hartu dutenen artean Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonua zozkatu du Uztarriak.

Uztarria.eus-ek karnabalei lotutako lehiaketa berezia egin du karnabaletan, eta herritarrek jai horiei buruzko 11 galdera erantzun eta saria eskuratzeko aukera izan dute. Lehiaketa amaitu da, eta galdera guztiak erantzun dituzten herritarren artean Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonua zozkatu du Uztarriak.

Herritar ugarik parte hartu dute lehiaketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Ekain Garate Larrañaga izan da irabazlea. Uztarria jarriko da irabazlearekin harremanetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide