Azpeitiko Udalaren eta hainbat zezenzaleren omenaldia jaso du gaur, asteartea, Jose Mari Iturzaeta brigadako langileak. Izan ere, jubilatu egin da, eta udal ordezkariek zein sokamutilek eta Zezen Beltzeko kideek esker ona adierazi eta oroigarria eman diote, urteetan sokamuturrerako hesiak ipintzen aritu delako.