Martxoko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Javier Iraetaren lana eta ibilbidea

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 2a, 19:01

Txikitatik marrazten ibilia bazen ere, 52 urte zituela hasi zen Javier Iraeta egurrezko eskulturak egiten. Bere bizitzako momenturik txarrenean egurra "salbazioa" izan zela aitortu du. Bere ibilbideaz, esperientziez eta lanaz aritu da solasean martxoko Uztarria aldizkarirako. 

Aste honetan hasiko da Uztarria komunikazio taldea martxoko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Ohi bezala, askotariko elkarrizketa eta erreportajeak landu ditu Uztarriak labetik ateratzear den alean, eta horien artean da Javier Iraeta eskultorearen ibilbidearen inguruko erreportajea. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide