Hainbat lagunek parte hartu dute pandero ikastaroan

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 3a, 09:51

Larunbateko saioko irudi bat. (Euskal Herriko Tirikitixa Elkartea)

Joan zen larunbatean pandero ikastaroa izan zen Basazabal jauregian. Iraide Ansorenak gidatu zuen saioa, eta perkusio instrumentu ezberdinak nahiz horien aldaerak landu zituzten.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Azpeitiko Udalaren laguntzarekin antolatuta, pandero ikastaroa izan zen joan zen larunbatean Basazabal jauregian. Iraide Ansorenak gidatu zuen saioa; Musikenen perkusio gradua egina da, eta Khami eta Alboka folk taldeetako kidea. Perkusio instrumentu ezberdinak eta horien aldaerak irakatsi zituen saioan. Era berean, beste hainbat gauza landu zituzten: panderoen ikuspuntu eta teknika ezberdinak, pandero karratu eta panderoaren arteko erritmoak nahiz panderoaren eta perkusio osagarrien konbinaketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide