Gaztetxoei zuzendutako skatea praktikatzeko saioa izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2022ko mar. 3a, 10:00

Gaztetxo bat otsaileko skate saioan.

Gaztetxoek 16:00etatik 18:00etara bitartean izango dute skatea praktikatzeko aukera, Betharrametako frontoi estalian.

Skatean trebatzeko aukera izango dute gaztetxoek zapatuan. Izan ere, horretarako bigarren saioa antolatu du udalak. Hala nahi dutenek, 16:00etatik 18:00etara bitartean skatea praktikatzeko aukera izango dute Betharrametako frontoi estalian.

Saioa herritar guztientzat da irekia, eta udalak aurreratu duenez, besteak beste, arrapalak jarriko dituzte bertan. Saioan parte hartu nahi dutenek herritarrek skatea, kaskoa eta babesak eraman beharko ditu.

Otsailaren 12an egin zuten skatean trebatzeko lehen saio irekia, Urola Ikastola BHIko pilotalekuan, orduko hartan. 40 bat gaztetxo aritu ziren kirol horretan trebatzen. Honako lotura honetan ikus daitezke saio hartako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide