Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Kuikui' ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte apirilaren 2an

Julene Frantzesena 2022ko mar. 3a, 14:03

Pirritx, Porrotx eta Marimotots 'Kuikui' ikuskizunaren aurkezpenean.

Urtero legez, Uztaro haurreskolak antolatu ditu emanaldiak, Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin; aurreneko emanaldia 16:00etan izango da, eta 18:30ean, bigarrena. Dagoeneko salgai daude bi saioetarako sarrerak.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Kuikui ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte apirilaren 2an, zapatua, Soreasu antzokian. Urtero legez, Uztaro haurreskolak antolatu ditu saioak, Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin; aurreneko emanaldia 16:00etan izango da, eta 18:30ean, bigarrena.

Dagoneko salgai daude bi emanaldietarako sarrerak, Kulturaz.eus webgunean, eta horiek 8,5 euro ordaindu beharko dira. Honako lotura honetan eros daitezke 16:00etarako sarrerak, eta honako honetan, berriz, 18:30eko emanaldirakoak.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria da Kuikui, eta euskara du ardatz. "Aitor eta Mariren hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera, euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu aurtengoan", azaldu dute pailazoek. Abenduan estreinatu zuten lana, eta orduz geroztik, herriz herri ari dira hori taularatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide