Martxoaren 14an eskulan tailerra izango da Udal Liburutegian

Julene Frantzesena 2022ko mar. 7a, 09:16

Plazak mugatuak direnez, ostirala bitartean eman ahal izango da saiorako izena. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako tailerra izango da.

Martxoaren 14an, astelehena, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzendutako eskulan tailerra izango da Udal Liburutegian.

Plazak mugatuak izango dira, eta beraz, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Hain zuzen ere, ostirala, martxoaren 11, bitartean izango da horretarako aukera liburutegian bertan.

Parte hartu dezaketen haurren kopurua gaindituz gero, izena eman duten guztien artean zozketa egingo dutela adierazi dute saioaren antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide