Promozio mailako Binakako Txapelketatik kanpo gelditu da Jon Alberdi

Julene Frantzesena 2022ko mar. 5a, 09:46

Jon Alberdi artxiboko irudi batean.

Atzo jokatu zuen azpeitiarrak finalaurrekoetara sailkatzeko play off-a Uriondo bikote zuela, baina Victor eta Gaskue nagusitu ziren, 22 eta 15.

Jon Alberdirentzat bukatu da Promozio mailako Binakako Txapelketa. Atzo jokatu zuen azpeitiarrak finalaurrekoetara sailkatzeko play off-a Uriondo bikote zuela, baina Victor eta Gaskue nagusitu ziren, eta bikote horrek lortu zuen lehian aurrera egiteko txartela.

Larraintzarren (Nafarroa) jokatu zuten norgehiagoka bi bikoteek. Parekatuta hasi zuten partida, eta halaxe iritsi zen markagailua neurketaren erdira ere; 12 eta 10 aurretik izan ziren Victor eta Gaskue. Azken tantoetara arte ez zen izan ezer garbi; izan ere, 18 eta 15 ere izan zen markagailua. Amaieran, baina, aldea handitzea lortu zuten Victorrek eta Gaskuek, eta 22 eta 15 amaitu zen neurketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide