Doctor Deseok Azpeitian hasi du 'Maketoen iraultza' diskoaren aurkezpen bira

Julene Frantzesena 2022ko mar. 5a, 12:13

Atzo leporaino bete zen Sanagustin kulturgunea. (Kulturaz)

Atzo, ostirala, Sanagustin kulturgunean izan zen taldea, eta zaleen erantzun bikaina jaso zuen. Gaur bigarren kontzertua eskainiko du taldeak Azpeitian: 22:00etan izango da, eta sarrera guztiak agortuta daude.

Doctor Deseo musika taldeak atzo, ostiralarekin, Azpeitian hasi zuen Maketoen iraultza diskoa aurkezteko kontzertuen bira. Arrakasta itzela izan zuen hitzorduak; izan ere, Sanagustin kulturgunea leporaino bete zen Francis Diezen eta haren musika taldearen doinuak entzuteko. Giro ezin hobea sortu zen emanaldian.

Atzokoaren ajeari aurre eginda, gaur bigarren kontzertua eskainiko du taldeak herrian. 22:00etan hasita, Sanagustineko agertokian izango da Doctor Deseo gaur ere, eta harako sarrera guztiak agortuta daude.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide