Skatean ikasiz igaro dute arratsaldea hainbat gaztetxok bigarren astez

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 5a, 20:16

Duela hiru aste egin zuten skatean trebatzeko aurreneko saioa eta gaur izan da bigarrengoa. Bietan haur eta gaztetxo ugari elkartu da, eta giro ederrean askotariko ariketak egin dituzte kirolean trebatzeko asmoz. 

 Eraikitzear diren skate parke berriaren harira, gaztetxoak skatean trebatzeko bi saio ireki antolatu zituen udalak, eta gaur arratsaldean egin dute horietako azkena. Hain zuzen, duela hiru aste egin zuten aurreneko saioa, eta bietan haur eta gaztetxo ugari elkartu da. Aurreneko saioa Urola Ikastolako estalitako kirolgunean egin zuten eta gaurkoa Betherrametako estalitako pilotalekuan. 16:00etatik 18:00ak aldera arte eta hainbat txandatan banatuta, askotariko ariketak egin dituzte gaztetxoek, bertara animatutako gurasoen begiradapean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide