Azpeitian egin dute alebin igerilarien ligako bosgarren jardunaldia

Julene Frantzesena 2022ko mar. 6a, 10:02

Atzo izan zen lehia, Azpeitiko igerilekuan, 16:00etan hasita. Dozenaka igerilarik askotariko probetan parte hartu zuten, tartean Izarraitz igeri elkarteko bost lagunek.

Alebin igerilarien ligako bosgarren jardunaldia izan zen atzo, Azpeitiko igerilekuan. Dozenaka igerilarik askotariko probetan parte hartu zuten 16:00etan hasita, tartean Izarraitz igeri elkartekoek. Hain zuzen ere, Azpeitiko taldea ordezkatu zuten lehian Jokin Artetxek, Aratz Odriozolak, Iker Estebanek, Mikel Ezamak eta Aroa Azkunek.

(Argazkiak: Izarraitz igeri elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide