Urretxu eta Zumarraga inguruetan jokatu zuten atzo, igandea, UZ Trail mendi lasterketa, eta Xabat Manzisidorrek hirugarren egin bazuen ere, Euskadiko Trail Txapelketa bereganatu zuen. Izan ere, haren aurretik sailkatu ziren bi kirolariak ez zeuden federatuta, eta Manzisidorrentzat izan zen, beraz, Euskadiko txapeldunari dagokion oroigarria.
23 kilometroko ibilbidea gauzatu zuten kirolariek atzokoan, eta Manzisidorrek 2 ordu, hamar minutu eta 37 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Lehen sailkatuak, Beñat Etxabek, 2 ordu, sei minutu eta 30 segundotan gauzatu zuen ibilbidea, eta bigarrenak, Jokin Etxabek, berriz, 02:07:50 denboran.