ISBren talde nagusiek ezin izan dute garaipenik eskuratu aurkari gogorren kontrako jardunaldian

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 6a, 16:49

Juaristi ISBk Movistar Estudiantesen aurka. (Estudiantes)

ISBren emakumezkoen talde nagusiak Barça CBS izan zuen parez pare atzo. Azkoitia-Azpeitia ISBko neskek ezin izan zuten liderraren aurkako partida irabazi (90-59). Juaristi ISBko mutilek gaur jokatu dute partida Madrilen, Movistar Estudiantesen aurka. Gogor aritu da Juaristi, baina 89-75 galdu du neurketa. 

ISBren emakumezkoen eta gizonezkoen talde nagusiek aurkari gogorrak izan dituzte aurrez aurre joan berri den jardunaldian, eta bata zein bestea punturik gabe itzuli dira etxera. Hain zuzen, kanpoan jokatu dituzte partidak Azkoitia-Azpeitia ISBk nahiz Juaristi ISBk, eta Barça CBS eta Movistar Estudiantes izan dituzte aurkari, hurrenez hurren. 

Azkoitia-Azpeitia ISBko neskek atzo jokatu zuten Emakumeen Challenge Ligako 23. jardunaldia, Bartzelonan. Ligako liderraren aurka neurtu zituen indarrak Andoni Lazkanok gidatzen duen taldeak, eta Iraurgikoek ahaleginak egin zituzten arren, etxekoak izan ziren nagusi. Liderra aise aurreratu zen markagailuan, nahiz eta Azkoitia-Azpeita ISBk bigarren zatian lan ona egin. Azkenean, 90-59 amaitu zen partida, eta Madrilen gelditu ziren puntuak. Barça da gaur-gaurkoz mailaz igotzeko faborito nagusia. 

Juaristi ISBk ere ez du neurketa erraza izan. Azpeitian nagusi izan ziren arren, gaur ezin izan dute Movistar Estudiantesen aurkako partida irabazi, eta 89-75 galdu dute Urrezko LEB ligako 22. jardunaldia. Gaur eguerdian jokatu dute partida, eta Juaristik irabaztearekin amesten zuen arren, Iñaki Jimenezen taldeak ezin izan du garaipenik poltsikoratu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide