Eneko Barkin bigarren, jiu-jitsuko Oso duro txapelketan

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 7a, 11:28

Eneko Barkin, Oso duro txapelketako zilarrezko dominarekin. (E.Barkin)

Azpeitiarrak atzo jokatu zuen txapelketa Ermuan, eta bigarren sailkatu zen 88,3 kiloz azpikoen mailan. Dagoeneko hurrengo txapelketa prestatzeko lanean ari da Barkin. 

Eneko Barkin azpeitiarrak zilarrezko domina eskuratu zuen atzo, igandea, Ermuan jokatutako brasildar jiu-jitsuko Oso duro txapelketan. 88,3 kiloz azpikoen mailan aritu zen Barkin, eta bigarren sailkatzea lortu zuen. Azpeitiarrak adierazi duenez, "sentsazio onekin"amaitu zuen txapelketa, eta bigarren postuarekin "pozik".

Orain, hurrengo borrokaldiak prestatzen ari da. Izan ere, apirilean jokatuko du Barkinek hurrengo txapelketa. Hain zuzen, Gasteizen jokatuko den Norofighter sariketan parte hartuko du jiu-jitsulari azpeitiarrak, eta oraingoz hara joateko prestatzeko asmoa duela aurreratu du. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide