Lau hitzaldi antolatu ditu Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 14a, 08:30

Amaiurko historia izango dute hizpide solasaldietan.

Saio guztiak Azoka Plazan egingo dituzte, 19:00etan hasita. Asteazkenean izango da lehen solasaldia, Amaiur monarkia autoritarioen Europan izenburupean.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak hainbat hitzaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Hain zuzen ere, lau saio izango dira; guztiak Azoka Plazako lehen solairuan, 19:00etan hasita.

Asteazkenean, martxoak 16, izango da lehen solasaldia: Amaiur monarkia autoritarioen Europan izenburupean eskainiko du saioa Mikel Soraurenek. Martxoaren 23an izango da hurrengo saioa; (1200) Castillak konkistatutako Ipuzkoa hurrengo konkistetan (1521-1524) parte hartzera behartuta izenburua jarri diote hitzaldiari, eta Victor Herrero ariko da hizlari. Martxoaren 30ean egingo dute hirugarren saioa; Amaiur 1522 Nafarroako azken bastioia solasaldia emango du Peio Monteanok. Azkenik, apirilaren 30ean, gazteei entzuteko saio berezia egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide