Euskal Herriko Txistulari Elkarteak zilarrezko domina emango dio Jose Inazio Elias txistulariari

Julene Frantzesena 2022ko mar. 7a, 14:20

Jose Inazio Elias, Azpeitiko garbitokian. (Mailo Oiarzabal)

Azken urteetan, txistuz jotako milatik gora pieza bildu ditu azpeitiarrak, Zesteronekua Youtubeko kanalean. Aitortza egingo diotela bai, baina elkarteak oraindik ez du omenaldiaren eguna zehaztu.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eskutik, zilarrezko domina jasoko du Jose Inazio Elias txistulari azpeitiarrak. Asteburuan egin du batzarra elkarteak, eta han berretsi du Eliasi aitortza egitea; izan ere, izatez, aurreko urtean eman behar zioten domina, baina pandemia tarteko, atzeratu egin zuten ekitaldia. Aitortza egingo diotela bai, baina elkarteak oraindik ez du omenaldiaren eguna zehaztu.

Azken urteotan txistuz jotako piezak grabatu eta partiturekin batera eskuragarri jarri ditu horiek Youtubeko Zesteronekua izeneko kanalean; orotara, milatik gora pieza bildu ditu han. Lan horri aitortza egingo dio Txistulari Elkarteak, egin duen lanak "urrea" balio duelako.

Honako lotura honetan irakur daiteke Mailo Oiarzabal kazetariak iazko uztailean Eliasek egindako lanari buruz osatutako erreportajea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide