Pentsio duinen aldeko aldarria kalera atera dute hainbat herritarrek gaur ere

Julene Frantzesena 2022ko mar. 7a, 13:29

Plazan egin dute elkarretaratzea gaur.

Azoka Plazaren atarian egin dute asteroko elkarretaratzea, eta pentsio duinak nahiz pentsio sistema propioa aldarrikatu dituzte. Bestalde, Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek lehen osasun arreta zerbitzuaren inguruko mozioa aurkeztu dute udalean, eta testua biharko udalbatzarrean landuko dutela jakinarazi dute.

Pentsio duin eta publiko duin baten alde lelopean, gaur ere kalera atera dira hainbat lagun Azpeitian. Pentsiodunen plataformak deituta, Azoka Plazaren atarian egin dute asteroko elkarretaratzea, eta pentsio duinak nahiz pentsio sistema propioa aldarrikatu dituzte.

Era berean, Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek lehen osasun arreta zerbitzuaren inguruko mozioa aurkeztu dute udalean, eta hain zuzen ere, testu hori biharko udalbatzarrean bozkatuko dutela aurreratu dute.

Bestalde, bihar Martxoaren 8a dela eta, egun horren bueltan antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide