'Belfast' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Julene Frantzesena 2022ko mar. 10a, 08:30

Igandeko emanaldia 19:30ean izango da, eta astelehenekoa, 21:00etan, ohi bezala. Sarrerak salgai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean. Erresuma Batuan ekoiztutako drama generoko filma da Belfast.

Bi zinema emanaldi izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Hain zuzen ere, Belfast filma ikusteko aukera izango da igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren. Bi emanaldi horietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke.

Kenneth Branaghek zuzendutako filma da Belfast, drama generokoa eta Erresuma Batuan ekoitzia. Honako hau da lanaren sinopsia: "60ko hamarkadaren amaierako Ipar Irlanda zalapartatsuan girotutako drama da. Buddy txikiaren atzetik doa, langileen arteko borroka, kultura aldaketak, erlijioen arteko gorrotoa eta indarkeria sektarioa nagusi diren giroan hazten den bitartean. Buddyk arazoetatik urrunduko duen etorkizunarekin egiten du amets, baina, bitartean, zinemarako duen grinean, gustuko duen bere ikasgelako neskatoan eta bere guraso eta aitona-amona karismatikoetan aurkitzen du kontsolamendua".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide