Uztarriaren zozketak

Zelanda eta STR taldeen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mar. 8a, 16:05

Larunbatean izango da emanaldia, 21:00etan Sanagustin kulturgunean. Kulturazek emandako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean, eta parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Zelanda eta STR taldeek kontzertuak eskainiko dituzte larunbatean Sanagustin kulturgunean, 21:00etan hasita, eta Uztarria Komunikazio Taldeak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarriak, eta, aurrez, irabazle horiek bazkide direla egiaztatuko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide