Baratze ekologikoei buruzko araudi egokituari hasierako onespena emango diote gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 8a, 08:00

Otzakako baratzeak.

Gainera, hiru mozio landuko dituzte: Martxoaren 8ari buruzkoa, Ukrainiaren ingurukoa eta Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek lehen osasun arretari buruz aurkeztu dutena. 19:00etan hasiko da bilkura.

Martxoko ohiko udalbatzarra izango da gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Aurretik, gainera, Gobernu Batzarra egingo dute udal ordezkariek, ohi bezala.

Udalbatzarrean, bestea beste, Azpeitiko baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko araudia egokitu egin dute, eta hari hasierako onespena emango diote. Gainera, hiru mozio landuko dituzte: Martxoaren 8ari buruzkoa, Ukrainiaren ingurukoa eta Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek lehen osasun arretari buruz aurkeztu dutena.

Honako hau da gaurko bilkurako gai zerrenda:

1.- "Lehen Arretaren krisia Azpeitian" mozioa, jubilatuen eta pentsiodunek aurkeztutakoa.

2.- Udalbatzak 2022ko otsailaren 1ean egindako akta onartzea.

3.- Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Konsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena, uraren ziklo integrala kudeatzeko gomendioa onartzea.

4.- Azpeitiko baratze ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko araudiaren hasierako onarpena.

5.- Emakumeen Nazioarteko Eguneko Azpeitiko Udalaren adierazpena.

6.- Ukrainaren inguruko adierazpena.

7.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide