Ukrainari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du udalak biharko

Julene Frantzesena 2022ko mar. 8a, 11:48

Duela aste pare bat Ukrainari elkartasuna adierazteko Bilbon egin zuten manifestazioko irudia. (EITB)

Eudelek egindako deialdiarekin bat eginez, 12:00etarako deitu du kontzentrazioa erakundeak. Herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die udalak.

Azpeitiko Udalak Ukrainako herritarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du biharko, asteazkena. Eudelek egindako deialdiarekin bat eginez, 12:00etan izango da kontzentrazioa plazan, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die erakundeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide