Martxoak 8 da gaur, eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek deituta, hitzaldiak eta kontzentrazioak egin dituzte goizean zehar Urola Ikastolan eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu! lelopean egin dituzte ekintzak, Izan ere, "zapalkuntzarik eta dominaziorik gabeko gizarte bat eraikitzeko beharra" aldarrikatu du IAk.
Urola Ikastolan, DBH3 eta DBH4 mailetakoei zuzendutako solasaldia eskaini dute aurrena, 10:20an, eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetakoei zuzendutakoa 11:45ean; Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, 11:30ean egin dute solasaldia, eta elkarretaratzea 12:30ean.
Gaurko egunaren harira, azken asteetan beste hainbat ekintza ere egin dituzte Urola Erdiko IAk antolatuta. Martxoaren 2an, esaterako, hipersexualizazioaren inguruko tailerra egin zuten Azpeitiko Gaztetxean.
(Argazkiak: Urola Erdiko IA)